Gari-irina soilik
Zer da?
Eman diezazukegun albisterik onenetako bat da. Horrek esan nahi du Aramendia Pasteleria lantegitik ateratzen den guztia gari-irinarekin bakarrik egin dela; hau da, ez duela inolako gehigarririk edo hobegarririk, eta ez dela genetikoki aldatua izan. Garia, eta besterik ez. Natural-naturala!
Eta emaitza?
Modu naturalean kalitatea are gehiago hobetu duten tartak, pastelak, opilak eta pastak. Gari-irinaren proteinak, mantenugaiak eta usain naturalek kalitate gehiagoko masak bermatzen dituzte, prozesu artifizialik gabe lortzen direlako. Beraz, betiko zaporeari gehitzen diogu %100 naturala dela.
Pasteleriaren alde ona aukeratu!
"Euskal Pastel Onena"
Gure obradorean egunero egina. Primerako gurin eta irinez egindako masa hautsia, gure pastel-krema nahastezinaz betea eta labera! Hedabide batzuk dagoeneko etorri dira gure Euskal Pastela probatzera:
“Guztiz artisua! Oso ona!” Dastatzen dutenen artean gehien errepikatzen den balorazioa da. Tradizioa eta zaporea mokadu bakar batean. Ezin duzu galdu…
Partekatu zure esperientzia TripAdvisor edo Google-en. Eskerrik asko!



Pasio bat, milaka esperientzia
Gure obradorea, Aramendiaren bihotza
Guztia 27. poligonoan dugun lantegian hasten da. Han, gure gozogile-taldeak bizitza ematen die egunero gure gozo guztiak egiteko erabiltzen ditugun lehengaiei.
Kalitate handiko irina eta gurina, arrautza, azukrea, ura, kakaoa, fruta eta mimo handiko artisau-lana (ikonoetan azaltzen dizugun bezala).
Obradoretik gure gozotegietara
Behin labetik irtenda, eta kalea zapaldu baino lehen, gure gozotegietan banatzen dira gure elaborazioak egunero (mapan beherago aurki ditzakezu).
Arrazoi guzti hauengatik, Aramendia Pasteleria 2024ko gozotegi onenetakoa izendatu dute. Hitz ematen dizugu: Bisita gaitzazu, asko gozatuko duzu!
Zugandik gertu



Gurinezko pasta artisauak
Aramendia Pastelgintzako pastak dira “Gipuzkoa osoko hoberenak”, eta ez dugu guk esaten, gehien errepikatzen den balorazioa da. Sekretua haien elaborazioan dago:
- Artisauak: Gure gozogileak banaka elaboratzen ditu gure obradorean.
- Kalitatezko lehengaiak: Bakarrik irina, azukrea, gatza, arrautza eta gurina erabiltzen ditugu, ehunetik ehuneko kalitatea. Daztatzean notatzen da, eta asko.
- Barietatea: 10 pasta mota baino gehiago elaboratzen ditugu mokatu bakoitza harrigarria eta zaporez betea izateko.
Gainera, ideia bikaina dira harritu edo oparitzeko, kalitatea, freskura eta arrakasta garantizatutak daude. On egin!
Talde bat, pasio bera
Roskoner@, Gabonetako roskoaren pregoilariak
Badakigu Aramendia Pastelgintzako Gabonetako Rosko poz asko ematen dituela, baina berezienak honako hauek dira: Rosconero-ak denboraldiko lehen Rosco-a gure krema edo esnegain goxoarekin betetzeko pribilegioa du. Gainera, entitate bat izendatuko du, eta harekin oso harreman berezia izango dugu:
- 2024/2025: Nøgen – Hernani Club Rugby Elkartea Inklusiboa
- 2023/2024: Óscar Terol – Mundo Nuevo
- 2022/2023: Yoana Figueras (@enmisstrece) – ATECE Gipuzkoa
- 2021/2022: Sonakay – Gautena Elkartea
- 2020/2021: Sisters & The City – Beroa Elkartea
- 2019/2020: Ibon Martin – Aspanogi Elkartea
- 2018/2019: Laura Chamorro – Katxalin Elkartea
Gure irin-alea
Aramendia Pastelerian izugarri gustatzen zaigu gure irin-aletxoa bihotzera iristen zaizkigun
kausetan jartzea:
- ‘Granitos de harina solidarios’: Bularreko minbiziaren aurkako ikerketaren aldeko ekitaldi solidarioa, Biogipuzkoarekin lankidetzan.
- Donut Solidario Katxalin: Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela eta (urriaren 19a), salgai jartzen dugu Donut berezi eta goxo hau, Ruby.
- Donostia Arraun Lagunak: Emakumeen kirola, arrauna, ilusioa eta gogo handiak partekatzen ditugu palakada bakoitzean inspiratzen gaituen talde honekin.
- Hibaika Arraun Elkartea: Errenteria partekatzen dugu (gure jaiotzaren lekua) ahalegina, pasioa eta talde lana.
- Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa: Kirola, tradizioa eta lurra. Beti maitasunez laberatzen ditugun hiru osagai.
- Borja Estomba, burdinazko triatleta: Hondarribitik Hawaiiko Ironmanera. Borjak erakutsi digu esfortzuz eta grinaz ez dagoela helburu ezinezkorik.


