• Euskal Pastel onena

  • Aukeratu eta gozatu

  • Tartak une bakoitzerako

Gari-irina soilik

Zer da?

Eman diezazukegun albisterik onenetako bat da. Horrek esan nahi du Aramendia Pasteleria obradoretik ateratzen den guztia gari-irinarekin bakarrik egin dela; hau da, ez duela inolako gehigarririk edo hobegarririk, eta ez dela genetikoki aldatua izan. Garia, eta besterik ez. Natural-naturala!

Eta emaitza?

Modu naturalean kalitatea are gehiago hobetu duten tartak, pastelak, opilak eta pastak. Gari-irinaren proteinak, mantenugaiak eta usain naturalek kalitate gehiagoko masak bermatzen dituzte, prozesu artifizialik gabe lortzen direlako. Beraz, betiko zaporeari gehitzen diogu %100 naturala dela.

Pasteleriaren alde ona aukeratu!

Otsail gozo-gozoa!

Aramendia Pastelgintzako pastak dira “Gipuzkoa osoko hoberenak”, eta ez dugu guk esaten, gehien errepikatzen  den balorazioa da. Sekretua haien elaborazioan dago:

  • Artisauak: Gure gozogileak banaka elaboratzen ditu gure obradorean.
  • Kalitatezko lehengaiak: Gari-irina soiletik hasita, azukrea, gatza, arrautza eta gurina erabiltzen ditugu, ehunetik ehuneko kalitatea. Daztatzean notatzen da, eta asko.
  • Barietatea: 10 pasta mota baino gehiago elaboratzen ditugu mokatu bakoitza harrigarria eta zaporez betea izateko.

Gainera, ideia bikaina dira harritu edo oparitzeko, kalitatea, freskura eta arrakasta garantizatutak daude. On egin!

  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak
Kakaoa % 64/% 70
Mimo handiz egina
Obradore propioa

Gure obradorea, Aramendiaren bihotza

Guztia 27. poligonoan dugun lantegian hasten da. Han, gure gozogile-taldeak bizitza ematen die egunero gure gozo guztiak egiteko erabiltzen ditugun lehengaiei.

Kalitate handiko irina eta gurina, arrautza, azukrea, ura, kakaoa, fruta eta mimo handiko artisau-lana (ikonoetan azaltzen dizugun bezala).

  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak

Obradoretik gure gozotegietara

Behin labetik irtenda, eta kalea zapaldu baino lehen, gure gozotegietan banatzen dira gure elaborazioak egunero (mapan beherago aurki ditzakezu).

Arrazoi guzti hauengatik, Aramendia Pasteleria 2024ko gozotegi onenetakoa izendatu dute. Hitz ematen dizugu: Bisita gaitzazu, asko gozatuko duzu!

  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak
Maisu gozogilea
Fruitu lehorrak
Gaur egina

"Euskal Pastel Onena"

Gure obradorean egunero egina. Primerako gurin eta irinez egindako masa hautsia, gure pastel-krema nahastezinaz betea eta labera! Hedabide batzuk dagoeneko etorri dira gure Euskal Pastela probatzera:

“Guztiz artisua! Oso ona!” Dastatzen dutenen artean gehien errepikatzen den balorazioa da. Tradizioa eta zaporea mokadu bakar batean. Ezin duzu galdu…

Partekatu zure esperientzia TripAdvisor edo Google-en. Eskerrik asko!

  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak

Talde bat, pasio bera

Kompromiso

Aramendia Pasteleria gizarte-konpromiso nabarmena duen enpresa da, Gipuzkoa osora hedatzen dena. Pertsonak axola zaizkigu, horregatik, gure konpromisoa balio hauetan oinarritzen da:

  • Sustraiekiko errespetua – Tokiko harrotasuna
  • Elkartasuna eta inklusioa
  • Berdintasuna
  • Ingurumena
  • Ohitura osasungarriak

2025ean “Gizarte Ekonomiaren Harrobia” saria jaso genuen bere lehen edizioan; Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) ematen duen aitortza.

Aramendia Pasteleria zure proiektuarekin elkarlanean aritzea nahi duzu?

Zoritxarrez, ezin ditugu proposamen guztiak artatu, eta guztiek garrantzia dutela jakin badakigu ere, Aramendia Pasteleríak bereziki baloratzen ditu:

  • Gipuzkoako gizartean benetako eragina duten proposamenak.
  • Ideiaren originaltasuna.
  • Ez dugu produktua logotipoaren trukatze-proposamenik onartzen

Hala ere, Aramendia Pasteleriaren lankidetzak zure proposamenari balioa ematen diola uste baduzu, bete hurrengo formularioa eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan. Eskerrik asko gugan pentsatzeagatik!



  • Aramendia Irudiak

Gure irin-alea

Aramendia Pastelerian izugarri gustatzen zaigu gure irin-aletxoa bihotzera iristen zaizkigun kausetan jartzea:

  • Donostia Arraun Lagunak: Emakumeen kirola, arrauna, ilusioa eta gogo handiak partekatzen ditugu palakada bakoitzean inspiratzen gaituen talde honekin.
  • Hibaika Arraun Elkartea: Errenteria partekatzen dugu (gure jaiotzaren lekua) ahalegina, pasioa eta talde lana.
  • Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa: Kirola, tradizioa eta lurra. Beti maitasunez laberatzen ditugun hiru osagai.
  • Borja Estomba, burdinazko triatleta: Hondarribitik Hawaiiko Ironmanera. Borjak erakutsi digu esfortzuz eta grinaz ez dagoela helburu ezinezkorik.
  • Behar Zana Villabona Pilota Kluba: 130 pelotari baino gehiagok, adin guztietakoek,
    jarraipena ematen diete eskuzko pilotari, paletari, errebote-ari eta joko garbiri.
  • Futbola: Urnietako UKE Kirol Kluba eta Villabona FKE.

Aramendia Pasteleriak zure klub edo elkartean bere “irin-ale” txikia jartzea nahi duzu?

Bete hurrengo formularioa, kontaiguzu xehetasun guztiekin nola lagun dezakegun, eta arretaz aztertuko dugu —mahaian gure pasta goxoen kutxa batekin, edozein bileratan ezinbestekoak direnak 😉



  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak
  • Aramendia Irudiak
Fruta
Zugandik gertu egina
1. mailako lehengaiak